Lanerako Prestakuntzak eta Prestakuntza Iraunkorrak "marka hautsi" ditu

Anboto 2008ko uzt. 21a, 09:30

Maristak ikastetxeak “marka guztiak hautsi” ditu Prestakuntza Iraunkorrean eta Lanerako Trebakuntzan, ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez. 2007-2008 ikasturtean 700 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Prestakuntza Iraunkorrean eta 150 lagunek baino gehiagok Lanerako Prestakuntzan .

Prestakuntza Iraunkorrarekin lotuta  iraupen laburreko 60 ikastaro eskaini dituzte Durangoko Maristak ikastetxean. Mekanika, informatika, elektrizitatea, administraritza eta kudeaketa alorretan garatutako ikastaroak dira horiek, eta teorika eta praktika uztartzen dituzte. Ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, batez ere eskualdeko langileek parte hartzen dute ikastaro horietan, eta “gaitasunak eta trebakuntza areagotzea eta birziklapena” dute helburu.

Bestalde, Lanerako Trebakuntzan, 10 bat ikastaro antolatu ditu Maristak ikastetxeak. Batezbesteko 300 orduko heziketa teoriko praktikoa jaso dute parte hartu duten ikasleek eta amaitutakoan eskualdeko enpresetan lan-praktikak egiteko aukera eskaini zaie.

Ikasleen asebetetze maila berriz, Maristetako arduradunek nabarmendu dute “oso altua” izan dela (10etik 8,3), azpimarratuz guztien artean arlo praktikoa gehien landu duten ikastaroak nabarmendu dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!