Euskalit-en 5S egiaztagiria jaso du UKEk

Anboto 2008ko uzt. 16a, 09:37

Landako Kiroldegiagatik 5S kalitatearen kudeaketa sistemaren egiaztagiria jaso du Udaleko Kirol Erakundeak (UKE) kalitatea sustatzeko Euskalit euskal fundazioaren eskutik. Egindako lehen auditoria honetan emandako 100 puntuetatik 82 lortu ditu.

Urte eta erdi inguru iraun du lan-metodologiak eta kiroldegiko langile denek eta UKEko zuzendaritzak parte hartu dute. Azaroan jasoko dute egiaztagiria, Kalitateari buruzko Europako Astearen jardunaldien barruan. Sistema hori gainerako azpiegituretan ere jarriko da martxan.

Balio ez duena bereiztea, balio dutenak dagokien lekuan uztea, zikinkeria kentzea, anormaltasunak seinaleztatzea eta hobetzen jarraitzea. Horrexek bost pausoak jarraitzean dauka oinarria 5S kalitatearen kudeaketa sistemak. EFQM eredua indarrean jarri eta baliabideak hobeto erabili, matxura gutxitu eta stocka, garraioa, iraunkortasuna eta laneko segurtasuna eta higienea hobetzeko balio du. Egiaztagiria jaso dutelako oso pozik agertu dira.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!