Okupazioa %60 igo da Landakon

Anboto 2008ko uzt. 15a, 10:18

Urte hasieratik ekainera bitartean, %60 igo da Landako Guneko jarduera kopurua, iazko epealdi berarekin alderatuta. Guztira, 24 ekitaldi antolatu dituzte eta Durangoko Udalak jarraitzen du izaten ekitaldi gehienen antolatzaile; sustatzaile pribatuak eta Durangoko elkarteak datoz ondoren. Halaxe eman dute jakitera Landako Erakustazokako arduradunek, ohar baten.

2007ko epealdi berarekin alderatuta, azken sei hileotan sustatzaile pribatuek egindako erabilera da “adierazgarriena”; izan ere, laukoiztu egin da, nabarmendu dutenez.

Antolatutako ekitaldietariko batzuk Piperrak eta Chambao taldeen kontzertuak, nazioarteko skate txapelketa, euskal enpresen produktuen aurkezpenak eta Bizkaiko hainbat instituzioren azterketak izan dira, besteak beste. Maiatzean erabili da gehien Landako Erakustazoka, adierazi dutenez: %10,4, hain zuzen ere; hurrenez hurren, urtarrilean eta otsailean gero, %9 eta %7ko okupazioarekin.

Bestalde, ekitaldi aretoak  —Landako Erakustazokak kudeatutakoa hori be—, denera, 30  ekitaldi hartu ditu urtarriletik ekainera bitartean; horrek %50eko igoera suposatzen du 2007rekin alderatuta. Ekainean izan dira ekitaldi gehien (zortzi ekitaldi), argitu dutenez; gero, martxoan eta apirilean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!