Erraldek ez du ulertzen Jaurlaritzaren jarrera

Anboto 2008ko uzt. 16a, 10:01

‘Berrizko Txuletoia’ ziurtagiriaren erabilera “irregularra” egiteagatik Eusko Jaurlaritzak zehapen-espedientea zabalduko deutsan jakinarazpenik ez dutela jaso adierazi du Erralde hiltegiak. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak dioenez, ziurtagiri hori erabiltzeko eskatutako baldintzak ez ditu betetzen Erraldek.

‘Berrizko Txuletoia’ ziurtagiriaren erabilera “irregularra” egiteagatik Eusko Jaurlaritzak zehapen-espedientea zabalduko deutsan jakinarazpenik ez dutela jaso adierazi du Erralde hiltegiak. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak dioenez, ziurtagiri hori erabiltzeko eskatutako baldintzak ez ditu betetzen Erraldek.

Elikagaien subiranotasuna “zorrotz” betetzen dutela nabarmendu du hiltegiko kudeatzaile Eneko Egibarrek, bertako ganaduarekin eta faenatu tradizionala erabiliz lan egiten dutela gaineratuz.
Egibarren berbetan, “bertako txuletoiaren erabilera berreskuratzeko aukera ikusita sortu zen ‘Berrizko txuletoia’; Udaleko zinegotziek ere eman ziguten izena erabiltzeko baimena. Arazoa non den ez dugu ulertzen. Berdin ‘Bizkaiko Bildotsa’-ren kasuan”. Erralde zertarako jaio zen “argi” dutela dio: “Filosofia zehatz batekin ezer garrantzitsua egin zitekeela ikusita. Hortik sortu da marka komertziala erregistratzea”.

Komertzializazioari begira, produktuari gainbalioa ematen dioten izendapen geografikoen erabilera “irregularra” ekiditeko inspekzioak indartuko dituela dio Jaurlaritzak. Bi modu dagoz hori arautzeko: jatorri deitura eta berme markak, eta aukerako etiketatua. Biak Jaurlaritzak baimendu eta gainbegiratzen ditu.

Erraldek dio, baina, biotako bat ere ez dela ‘Berrizko Txuletoia’ edo ‘Bizkaiko Bildotsa’. “Marka egin egiten da. Guk ikusi behar dugu, gainera, zer erreminta erabili”.
Erraldek Espainiako Industria, Turismo eta Kontsumo Ministerioko marka eta patenteen bulegoan marka komertziala erregistratzeko eskaera egin izan du. Jaurlaritzak, berriz, horri errekurtsoa sartu dio, eta orain Erraldek dagokien alegazioak aurkeztuko ditu. “Ulertezina” deritze: “Eurek ere euren marka komertzialak erabiltzen dituzte. Eskaera tramitatzen den bitartean, ‘Bermeoko Atuna’ edo ‘Euskal Herriko Kantauriko Atuna’ aurkezten dihardute”.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!