Gurutze Santuko ermitan dago Kurutziagako gurutzea, eta bertan egingo dizkiote Kontserbazio eta Prebentzio Tratamenduen Egitasmoak jasotzen dituen azken jarduerak, irailean hasita; izan ere, “ordurako asentatuta egongo da gurutzea eta barne-hezetasuna desagertuko da”, udal arduradunek jakin eragin dutenez.

Irailaren 3an aldamioa jarrita egongo da, eta orduan ikusiko dute lekualdatzean gurutzeak kalterik izan duen. “Ustekaberik” ezean, urriaren erdialdean aurreikusi dute amaitzea.
Hiru zatitan egingo da tratamendua. Besteak beste, garbitasun prozesua amaituko dute eta pitzadurak zigilatuko dituzte. Gurutze Santuko ermita izango du estalpe berria Kurutziagako gurutzeak aitatu dugun moduan.
Egokitze-lanak amaituta daude, baina oraindino egitasmo museografikoa falta da, gurutzearen gaineko informazio eta argibideak eskainiko dituzte-eta ermitan. Gurutze Santuko kofradiak ere izango du bulegoa bertan. Ermitako lanak 747.270 euroan eman zituzten; hala ere, Gobernu Taldeak 475.138 euroko kreditu gehikuntza proposatuko du.
Hirigintza batzordeak erabakitzeko dauka gurutzearen erreplikarik jarriko duen Kurutziagan.