Aparkalekua batuko du San Rokeko plan bereziak

Anboto 2008ko uzt. 17a, 15:12

Fumbarriren alegazioa oinarri hartuz Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eskatutako zuzenketak batu ondoren, San Roke inguruko barne-erreformako plan berezia onartu du Udalak. Hala, industrigunetik gutxienez 33 metrora dago etxebizitzen erpinik gertuena: 477 etxe egitea aurreikusi dute; 143 babesekoak.

Fumbarriren alegazioa oinarri hartuz Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eskatutako zuzenketak batu ondoren, San Roke inguruko barne-erreformako plan berezia onartu du Udalak. Hala, industrigunetik gutxienez 33 metrora dago etxebizitzen erpinik gertuena: 477 etxe egitea  aurreikusi dute; 143 babesekoak.

Zuzendutako plangintza horri Aralarrek egindako alegazioa ere jaso dute: ingurua berrantolatu eta saihesbideko biribilgunetik gertu aparkalekua egingo da (90 leku)  hirira datozenek autoa uzteko. Irakaskuntzarako azpiegitura publikora bideratutako 2.000 metro koadroko lursaila, berriz, hegoaldera mugitu dute, San Roke ermitara aldera. Industria eta etxebizitza inguruek bat egitea parke baten bitartez leuntzeko Fumbarriren eskaera hirigintza egitasmoan zehaztuko dute, eta herritar batek planak dinon baino lursail handiagoa hartu diela-eta aurkeztutako alegazioa, azkenik, udal teknikoek egiaztatuko dute.

Oihane Estibez, Ritxar Alberdi, Zorione Arana eta Oier Perez agertu dira kontra. Gainerako udal taldeek alde egin dute. Perezen berbetan, “arazoari irtenbiderik eman gabe etxeak eraiki eta eraiki gabiltza. Hutsik daudenak sozializatu beharra dago eta hausnarketa bat behar da, irakaskuntza erabilerarako azpiegitura publikoko lursaila ere hor geratu da-eta airean”. Aralarrek ere uste du lagapenei dagokionez, “premien araberako hausnarketa” behar dela: “Inguru horretan, esaterako, kirol azpiegitura baten beharra dago”.

Ekarpenekin kanpotik datozenen eta durangarren bizi-kalitatea “hobetuko” dela dio EAJk: “aparkaleku disuasorioak egokitzeak hiria ibilgailu gehiago sartzea ekidingo du. Tokiko Agenda 21eko ekintza planak ere jasotzen ditu halako ekintzak”. Orain, erakusketa publikoan jarriko dute berriro plangintza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!