Urtebete egin berri du zabalik Herritarren Arretarako Zerbitzuak (HAZ), eta denbora horretan 26.940 lagun hurreratu da bertara (%89 goizean), udal arduradunek azaldu dutenez.
Sei lagunek dihardute lanean eta, batez beste, minutu bi t’erdikoa da itxarote-denbora; hiru urtera begira minutu bira jaitsi gura dute. Bezeroaren arretarako denbora, berriz, bost minutukoa da.
Telefonoz arreta etenik gabekoa da, 08:00etatik 19:00etara; uztail eta abuztuan goizez bakarrik dago zabalik.
Hiru urtean, oro har, tramiteak %5 gehitu gura dituzte, %90era helduz; era berean, tramiteen %50 internet bidez egitea ere lortu gura dute. Urte amaierarako 010 telefonoa jarri gura dute eta kexak edo iradokizunak sistema informatizatu bidez bideratu, “bakoitza dagokion sailera helarazi eta zuzenean erantzuteko”.