Kalitateari begira, azken erreminta aurreratuenak berbagai

Anboto 2008ko uzt. 10a, 10:56

Produktuaren kalitatearen planifikaziorako tresna aurreratuak automozio industrian izenburupean lan jardunaldia izango dute martitzenean, uztailaren 15ean, Azterlan metalurgia ikerketa zentroan.

Produktuaren kalitatearen planifikaziorako tresna aurreratuak automozio industrian izenburupean lan jardunaldia izango dute martitzenean, uztailaren 15ean, Azterlan metalurgia ikerketa zentroan.

FIPAQ programa ezagutarazteko bidean antolatu dute jardunaldia Azterlanek eta Tabira galdaketa institutuak. Hizlari moduan jardungo dutenak ISO Qualitaseko Ricardo Serrano eta ASI Euskadiko Pedro Mari Urrutikoetxea dira.

Produktuaren Kalitatearen Planifikazio Aurreratua (APQP) automozio industrian osagai edo produktu baten fabrikazio prozesuan kalitatea bermatzeko eman beharreko pausoak zehazteko aukera ematen duen metodoa da.

Bezero eta hornitzailearen arteko komunikazioa erraztea da horren helburu nagusia, eta emandako pauso guztiak aurrez ezarritako epeen barruan eta bezeroak zehaztutakoarekin bat amaitzen direla segurtatzea. Kalitatearen planifikazio hori optimizatzeko erreminta aurreratu da FIPAQ programa.

Jardunaldia 12:00etan hasiko dute. Bertan, besteak beste, FIPAQ programa horren gaitasunak azalduko dituzte aplikazio esperientzia eta kasu konkretuen bitartez.

Suediatik Azterlanera

Bestalde, Gjuteri Föreningen-eko (Suediako galdaketa elkarte teknikoa) eta Swecast-eko (galdaketa zentro teknologikoa) zuzendaria ere baden Mats Holmgren izan zen Azterlan metalurgia zentroan. Egindako lan-batzarretan Swecast, Azterlan eta Gjuteri Föreningen eta Tabira institutuaren artean elkarlanerako arlo garrantzitsuak identifikatu eta interesak hurreratzeko aukera izan zuten, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!