Herriko komertzioaren balore positiboak azpimarratzea. Horixe da
Dendak elkarteak eratutako film laburren lehiaketa irabazi duen ikus-entzunezkoaren helburua. Miriam Peñak eta Carlos Martinezek, Durango film laburraren egileek, astelehenean 1.000 euroko saria jaso zuen elkartearen egoitzan.
Herriko komertzioaren balore positiboak azpimarratzea. Horixe da Dendak elkarteak eratutako film laburren lehiaketa irabazi duen ikus-entzunezkoaren helburua. Miriam Peñak eta Carlos Martinezek, Durango film laburraren egileek, astelehenean 1.000 euroko saria jaso zuen elkartearen egoitzan.
“Hainbat errotulu tartekatuz aniztasuna transmititu gura izan dugu. Irudiak bata bestearen ondoren ezarri ditugu ideia bat hurrengoarekin lotuz. Horretara, mugimendu eta hurbiltasun sentsazioa sortzea lortu dugu”, azaldu dute sortzaileek. Iban Gorriti, Fernando de Vicente eta Xabier Zelaia izan dira epaimahaiko kideak.
500 eurorekin osatutako publikoaren saria Germán Rodriguez durangarraren Paradisua ikus-entzunezkoak irabazi du. Natura eta herriko merkataritza lotzen dituen animazio-lana, botoen %34arekin, publikoari gehien gustatu jakona izan da. Denda txiki batean arbola baten hazteak modu metaforikoan herriko komertzioaren bizitza islatzen du.
Dendakekoek jakitera eman dutenez, bertako jarduera komertziala indartzeko Durango “merkatalgune irekia” izan behar da, eta merkataritza-inguruneari buruzko film labur horiek spot legez erabili gura dituzte, merkatalgune ireki horren iragarki moduan, jendaurrean erakusteko.