Etxea alokatuta bizi direnentzako laguntzak

Anboto 2008ko uzt. 10a, 13:35

Gazteentzako alokairuentzako diru-laguntzen deialdiak izandako “atzerapena” kritikatu du Aralarrek. Nabarmendu dutenez, “askorentzako premiazkoak” diren laguntzak arautzen dituen aurtengo dekretua onartu berri dute, irailean zabalduko duten eskaerak egiteko eta erantzuteko epeetan eraginez, azaldu dutenez. Deialdi bakarra egitea baino ez dutela izango salatu dute.

Aralarrek jakin eragin duenez, laguntzok irail hasieran izango dira indarrean. Irailaren 15etik urriaren 15era izango da eskaerak egiteko epea: “Administrazioaren erantzuteko epea murriztea erabaki dugu, eta litekeena da azarorako ezagutzea ebazpenak”. Aitatu dutenez, Espainiako Gobernuak bideratutako emantzipazio laguntzekin “bateragarri” egin dituzte, “gehienez, hileko 350 eurora arte”. Iaz lez, 60.000 euroko atala zehaztu dute laguntzotarako, herrian erroldatutako —gutxienez urte bian jarraian— 20tik 35 urtera bitarteko gazteei zuzenduta. Alokairuaren %50era arteko laguntza jaso daiteke; gehienez, 250 euro.

“Gaitasun falta”

Aralarren berbetan, “gobernu taldearen akordioak lortzeko gaitasun faltaren eta aurrekonturik ez aurkeztu izanaren ondorio da egoera hau. Hainbat taldek gai horrekin lotutako hainbat proposamen egin zuen, baina ezerezean geratu dira. Ez die ardura ezta laguntzok noiz martxan jarri ere”.

Aralarren ekimenez jarri ziren martxan laguntzok, 2006an, 18.000 euroko diru-atalagaz: “EAJ-EAk trabak jarri zituen orduan ere;  laguntzarik ez zuten eman, behintzat. Gure kabuz landu eta azkenean martxan jarri genuen”. Eskaera bi onartu ziren orduan. Iaz, berriz, 50 eskaera ingurutik 26 onartu ziren, 40.000 euro bideratuz. Ekimena “sendotu” dela diote eta hobetzeko lanean jarraituko dutela: “deialdi bi eginez edo irizpide ekonomikoak egokituz”. Alokairua etxebizitza lortzeko aukera nagusi moduan bultzatu gura duela azaldu du Aralarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!