Alokairu sozialerako etxe egokitua

Anboto 2008ko uzt. 10a, 10:09

Etxebizitza bat egokituko du Udalak alokairu sozialera bideratzeko, Eusko Jaurlaritzarekin lotutako akordio baten bitartez. Aparteko prozedura erabilita eta Etxebideren bitartez %85eko ezintasuna daukan durangar batentzat egokituko dute etxebizitza, eta alokairu sozial baten bitartez hartuko du.

Etxea egokitzeko 32.700 euro erabiliko ditu Udalak eta irail amaieran aurreikusi dute prest egotea. Eusko Jaurlaritzarena da etxea.

Gizarte Zerbitzuen bitartez eskaera egin zuen herritar batek, “bere etxea ezin zuelako egokitu”, Mª Jose Balier alkateordeak azaldu duenez. Horren aurrean, etxebizitza “duina” izan zeian prozedura jarri zuten martxan eta “egoera egiaztatu ondoren” aparteko prozedura hasi: “Jaurlaritzarena den etxe horren aukera sortu zen, bertan bizi zena hil egin zen-eta. Ez dago egokituta, baina Jaurlaritzak utzi egin digu eta Udalak egokituko du”. Udal talde guztiak ados dagoz alokairu sozialean jartzeko.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!