Durangaldeko UGT sindikatuko Eskualdeko Batasunak ‘Leialtasun diploma’ eman die sindikatuko 116 afiliaturi; 30 urtetik gorako antzinatasuna duten langile afiliatuei aitortza egin gura izan diete. 
UGTk Durangoko Montebideo kalean daukan egoitzan ospatu zuten ekitaldia, atzo, eta UGT-Euskadiko Idazkari Nagusi Damaso Casadok eta Durangaldeko UGTko idazkari Mauricio Garciak parte hartu zuten. “Afiliatu guztien lana eta leialtasuna aitortzen jarraitu gura du sindikatuak, EAEko eskualde guztietan. Denera, 3.000 afiliatu inguru dira, trantsizio sasoitik, orain 30 urte, UGT-Euskadi sortu zenetik dihardutenak”, jakin eragin dute UGTko ordezkariek.