Azaleko Minbiziaren Prebentziorako Kanpaina egingo du, uztailaren 10ean, eguenean, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko Bizkaiko Lurralde Batzordeak (AECC).
Tabirako igerilekuetan izango da hori, 16:00etatik 20:00etara, Babes zaitez azaleko minbizitik lelopean. Eguzkitan jartzearen aurrean dauden prebentzio neurrien gaineko herritarren ezagutza hobetzea gura dute kanpaina horren bitartez. Ohitura egokien berri eman gura zaie ume zein helduei, eta horrekin lotuta hainbat ekintza bideratuko dituzte. Banakako informazio txartelak, eguzki-babes laginak… eskainiko dituzte.