Behin-behinekotasuna salatu dute LAYDEn

Anboto 2008ko uzt. 2a, 13:41

Corus, Laminacion y Derivados (LAYDE) enpresan kalera irten dute beharginek, lan kontratuen behin-behinekotasunari aurre egin guran. Enpresa Komiteak —ELAk bost ordezkari ditu eta bina CCOO eta LABek— deituta txanda bakoitzean ordubeteko lanuzteak egin dituzte, ekainaren 26, 27 eta 30ean eta uztailaren 1ean.

layde.jpgGoizekoak 12:30etik 13:30era gelditu dira; arratsaldekoak 14:30etik 15:30era, eta gauekoek 02:30etik, 03:30era.

“Lan kontratuetan behin-behinekotasunari, Aldi Baterako Laneko Enpresen (ABLE) gehiegizko erabilerari eta gai horien hainbat betebehar ez betetzeri” aurre egiteko enpresarekin izandako hainbat negoziazioren ondoren hartu dute erabakia, ELAk azaldu duenez. “Enpresa arazoari ez ikusiarena egiten ikusita” irten dute kalera langileek.

Argitu dutenez, lan-itunak zehaztutakoa — gehienez %5— baino ABLE bidezko langile gehiago daude, eta “enpresak LAYDEren langile zuzenen kontratuak — urtebete daramatenak— desegiteko ausardia izan du. Kongruentzia eta koherentzia gabeko neurri bidegabeak dira”.

“Beldurra sartu guran”

Enpresa Komiteak dio LAYDE enpresa ez dela langileekin jesarri, eta ez ei du ezelako proposamenik aurkeztu. “Egin duen bakarra izan da etorkizuneko krisi baten gainean berba egin eta langileriaren artean beldurra eragiten ahalegindu”, adierazi du ELAk ohar baten bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!