Protestak deitu dituzte AHTa egiteko desjabetzeengatik

Anboto 2008ko eka. 26a, 14:09

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmorako Durango eta Abadiño artean behar dituzten lurren desjabetze-aktak sinatzera deitu dituzte lurjabeak, asteon, Bilbora. Horren aurrean, Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak protesta ekitaldiak egin ditu. Bilboko Moyua auzoan egin zuten elkarretaratzea eguaztenean, eta gaur, berriz, Durangoko Udaletxearen aurrean kazerolada deitu dute, 16:30ean.

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmorako Durango eta Abadiño artean behar dituzten lurren desjabetze-aktak sinatzera deitu dituzte lurjabeak, asteon, Bilbora. Horren aurrean, Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak protesta ekitaldiak egin ditu. Bilboko Moyua auzoan egin zuten elkarretaratzea eguaztenean, eta gaur, berriz, Durangoko Udaletxearen aurrean kazerolada deitu  dute, 16:30ean.

“Zentzugabea” deritze aktak Bilbon sinatzeari, “legearen arabera herri bakoitzean edo lursailetan bertan” egin beharko litzakeelako. “Ezkutuan” dihardutela salatu dute eta lurjabeen eskubideak “kolokan” jartzen: “Egitasmoa ez da behin betikoa inolaz ere, eta desjabetzeak hasi dituzte”.

AHTdesjabetzeprotesta2.jpgAHTdesjabetzeprotesta.jpgGaur goizean ere egin dute protesta Durangon. Udalak Lurranek bulegoarekin elkarlanean (Euskadiko Trenbide Sare Berriaren eraikuntzak eragindako landako guneko lurren kudeaketarako bitartekaritza bulegoa) udaletxean egokitutako informazio bulegora sartu da herritar bat bulegoa “desjabetzera” joan dela esanez. Denbora batera udal arduradun bat eta Udaltzaingoa joan diren eta identifikatzea eskatu diote. Halaxe egin du herritarrak. Kanpoaldean AHTaren aurkako pankarta eutsita izan dira beste zenbait herritar.

Azaldu dutenez, AHTaren egitasmoan instituzioen izan duten jarrera “lotsagarria” da eta “izkutukeria” eta “desinformazioa”  da nagusi. Egitasmoaren “eragin kaltegarriak” bistakoak direla salatu dute: “Bai ekonomikoki  bai sozialki  eta nola ez ekologikoki. Eta instituzioek hasieratik guzti hori isilarazten saiatu dira, gizarteari inolako informaziorik eman gabe eta lurjabeak babesgabe utzi”.

AHTdesjabetzeprotesta1.jpgDiotenez, kaltetu zuzenekin banan-banan “negoziatzen” egon dira, “bakarrik sentitu eta indar gutxiago izan dezaten” eta desjabetze-aktak sinatzera Bilbon deitu dituzte. Ildo horretan,””aurpegia garbitzeko” Lurranek bulegoa zabaldu dutela salatu dute: “Teorian kaltetuentzako informazio bulegoa da, baina, lurren desjabetzea kudeatzeaz arduratzen da, hau da lurrak lapurtzeaz. Baserritar askoren bizimoduekin bukatzeaz eta amalurraren suntsiketan laguntzeaz arduratzen da”.  Horregatik bulegora sartu eta hori “desjabetzea” erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!