Sanpedroetan buru-belarri sartuko da gaur Tabira auzoa. Hildakoen omenezko meza hasiko da 19:00etan, eta 20:00etan tortilla-jana. Txalaparta ekitaldia izango da 20:30ean eta 21:30ean Rex taldearekin erromeria.
Biharko eguna, auto klasikoen erakustaldiak eta marmitako txapelketak hasiko dute, 10:00etan. Arku-tiroa, kick boxinga eta just pumpa, spinning maratoia eta bizitrial erakustaldia izango dira gero.
Umeentzako jokoak hasiko dira 16:30ean, mus txapelketa 17:00etan, eta gau giroa DJ Franek berotuko du. San Pedro eguna, berriz, harri-jasotzaileen saioak hasiko du 11:00etan. Meza nagusia izango da gero, eta eguerdi aldera ardi txakur erakustaldia eta txahala burduntzian. Umeentzako jokoak, Calé Barí-ren saioa eta sabel dantza izango dira arratsaldean.