Udako Dantzaldiak hasiko dituzte asteburuan Ezkurdin

Anboto 2008ko eka. 26a, 13:43

Aurten ere Udako Dantzaldiak antolatu ditu Udalak, antzinako dantzaldiak gogoratuz. Ezkurdin izango dira, asteburu honetantxe hasita — euria eginez gero, Merkatu Plazan—. Xandalo taldea izango da, datorren domekan, ekainaren 29an, eta uztailaren 6an, berriz, Rex.

Moby-Dick taldeak girotuko du uztailaren 13ko saioa eta uztailaren 20koa Mentak. Udaleko Adinekoen Sailak eratutako dantzaldiak 19:00etatik 21:00ak arte izango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!