Maristetako ikasle biren proiektua saritu du Demak

Anboto 2008ko eka. 26a, 10:45

Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailaren menpeko Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak (DEMA) emaandako saria lortu dute Maristak ikastetxeko ikasle bik.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailaren menpeko Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak (DEMA) emaandako saria lortu dute Maristak ikastetxeko ikasle bik.

Enpresari Sariak banatu ditu DEMAk, eta 3. saria —1.000 euro— lortu dute Administrazioa eta Finantzak ikasten diharduten gazte biek furgonetak eraldatzeko ‘Remac’ izeneko proiektuarekin.

Seigarren edizioa izan duten Enpresari Sariok Bizkaiko Lanbide Heziketa eta Prestakuntza Zikloetako gazteei nork bere negozio edo enpresa sortuz lan merkatuan sartzeko aukerak ematea du helburu. Bizkaiko Lanbide Heziketa eta Prestakuntza Zikloetako 335 ikaslek parte hartu dute 138 proiektuarekin, eta enpresak eratzeko 40 ideia izan ziren aukeratuak. 28 gazte saritu dituzte guztira, saria jaso duten 10 proiektuen egileak eurak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!