Komentukalekoek "astebururoko desordena publikoen" aurrean neurriak eskatu dituzte

Anboto 2008ko eka. 23a, 14:55

Komentukaleko bizilagunek “astebururo errepikatzen” diren desordena publikoen aurrean neurriak hartzea eskatu die udal agintariei. Bizitako egoera behin eta berriz salatzeaz aspertuta daudela nabarmendu dute eta “eskudun agintaritzaren falta” salatu.

Komentukaleko bizilagunek “astebururo errepikatzen” diren desordena publikoen aurrean neurriak hartzea eskatu die udal agintariei. Bizitako egoera behin eta berriz salatzeaz aspertuta daudela nabarmendu dute eta “eskudun agintaritzaren falta” salatu.

Durangoko Alde Zaharra elkartekoek argitu dutenez, alkatearekin eta alkate-ordearekin batzartu izan dira oro har Alde Zaharreko arazoaz berba egiteko: zarata, garbiketa, karkaben egoera… eta erantzunaren zain daudela adierazi dute. Aralar eta PSE-EErekin ere batzartu izan direla gaineratu dute, “gaiaren gainean ardura agertuta”.

komentukale08.jpgEgoera azaltzeko ekainaren 15ean bizitako gertaerak azalduz gutuna helarazi die hedabideei. Istiluak goizaldeko ordu bi t’erdietan sortu ziren azaldutakoaren arabera: “Tabernako musika gustuko ez eta 15-20 gaztek osatutako taldeak kalea hartu eta euren kontura jaia antolatzea erabakitzen dute. Sarraila apurtuta gertuko gazteen lokal batera sartu eta, ostikadaka apurtzeko telebista bat atera zuten kalera”.

Ondoren, batzuk, “erabili ezin denez zaborrontzi urdinaren alboan pilatutako kartoiei ostikadak” emateari ekin zioten, bizilagunen azalpenen arabera eta besteak, garagardo botilak hormaren kontra botatzeari “Etxebizitza atari eta inguruko lonjetan pixa egin zuten beste batzuk., eta jaiak iraun zezan auzoan tinbreak jotzen, petardoak jaurtitzen eta oihuka hasi ziren”.

Istiluon aurrean auzokide batek gazteei atentzioa deitzean horiek “irainekin, tinbre jotzeekin, atarietako kristalak apurtuz” erantzun zuten, Komentukalekoen berbetan, eta, beste auzokide batek deitu ondoren, Udaltzaingoa azaldu arteko bitarte horretan semaforo bat apurtu zutela argitu dute. Hala ere, “Udaltzainak apurtutako semaforoa autoan sartu eta denbora gutxira” joan egin zirela salatu dute bizilagunek, gazteek desordena publikoekin jarraituz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!