Virginia Imaz ipuin kontalariaren —3-5 urte bitarteko umeei zuzenduta— saioarekin zabalduko dute, zapatuan 16:30ean, Tabirako kanpoko igerilekuetan irakurgunea. Irailaren 15era arte mantenduko dute, astelehenetik barikura, 14:00etatik 19:00etara.
Udako Kirol Erakundearen eta Udal Liburutegiaren ekimenak irakurzaletasuna sustatu eta liburutegia erabiltzaileengana hurbiltzea du helburu. Heldu zein umeentzako irakurtzeko materiala batu da bertan eta, jakin eragin duenez, uztail eta abuztuko eguaztenetan irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak garatuko dituzte.