Durangoko Maitane Mendezen kontrako akusazioak erretiratu ditu fiskaltzak —Jorge Arredondo eta Mitxel Sarasketaren kontrakoak ere bai—, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) aurkako epaiketan.
Juan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugorentzako, aldiz, 13 urteko espetxe zigorra eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
Gainerako 21 lagunentzat, 10 urteko espetxe zigorrari eutsi dio: tartean dira, Julen Arzuaga (Berriz), Gari Arriaga (Iurreta), Iñaki Reta (Atxondo) eta Asier Virumbrales (Durango). AAM, Senideak edo Askatasuna erakundeetan lan egiteagatik “armarik bako erakunde terroristako kide” izatea egotzi die auzipetuei.