Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saiak finantzatu du egitasmoa, ETORTEK programaren barruan, eta garatu ahal izateko, kudeaketako ikerketa zentroak hiru euskal unibertsitateren lankidetza izan du — EHU, Tecnun eta Mondragon Unibertsitatea—, baita erreferentziazko teknologia-zentro birena be: Ikerlan eta Tekniker.
Foru arduradunek, teknologia zentroetako ordezkariek, Durangaldeko hainbat alkatek, patronaletakoak, MCCko ordezkariek eta EAEko ikertzaile eta enpresariek parte hartu zuten ekitaldian.
Bestalde, iraunkortasunaren aldeko gizarte-eredu berritzailearen adierazgarri izan gura duen eskultura amaitu gabea aurkeztu du, Durangaldeko herritarrei hori bukatzeko gonbita luzatuz. Joan zen barikuan izan zen ekitaldia. Iraunkortasunarekiko norberaren konpromisoa islatzen duten harriekin eskulturaren oinarria izango zena osotzea lortu gura zen herritarren laguntzarekin. Helburua bete zen, parte hartzea osoa handia izan ez zer arren eta, orain, eskultura herriko lekuren baten jarriko da.