Euskal Presoak Euskal Herrira, eskubide guztien jabe! lelopean, Elkartasun Eguna antolatu dute zapatuan, ekainaren 14an, euskal presoen eskubideen defentsan hainbat eragile sozial, politiko eta sindikal batzen dituen topaguneak.
Gogoratu dute Oier Gonzalez preso durangarrak 23 egun daramatzala gose greba mugagabean eta herriko 16 euskal presoetatik bat ere ez dagoela Euskal Herriko espetxeetan. Parot doktrina aplikatuz “euskal preso politikoei bizi osorako espetxe zigorra” jarri diela ere salatu dute, besteak beste.
Ekitaldietan parte hartzera deitu dute antolatzaileek: “Denon konpromisoa beharrezkoa da-eta euskal presoek bizitako eskubide urraketekin amaitzeko”. Herri-krosak irtengo du 12:00etan, eta, ordu beran, umeentzako jolasak ere izango dira. Herri bazkarian batuko dira 14:30ean eta 17:30ean herri olinpiadak hasiko dituzte. Manifestazioa eta ekitaldi politikoa izango dira, 19:30ean, eta, 20:30ean, herriko taldeen kontzertua