Euskal Y-aren gaineko informazio gunea ireki dute

Anboto 2008ko eka. 10a, 10:08

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoari buruzko informazio gunea zabaldu du, gaur, Durangoko Udalak Lurranek bulegoarekin elkarlanean (Euskadiko Trenbide Sare Berriaren eraikuntzak eragindako landa guneko lurren kudeaketarako Bitartekaritza Bulegoa). Udaletxearen behealdean dauka lekua bulego berriak eta 10:00etatik 14:00etara izango da zabalik, jakin eragin duten moduan; astelehenetik barikura.

Abiadura Handiko Trenaren e (AHT) itasmoari buruzko informazio gunea zabaldu du, gaur, Durangoko Udalak Lurranek bulegoarekin elkarlanean (Euskadiko Trenbide Sare Berriaren eraikuntzak eragindako landa guneko lurren kudeaketarako Bitartekaritza Bulegoa). Udaletxearen behealdean dauka lekua bulego berriak eta 10:00etatik 14:00etara izango da zabalik, jakin eragin duten moduan; astelehenetik barikura.

Bertan kontsultak egitea izango da, hala ere, badago telefonoz edo posta elektronikoz ere egitea.

AHTaren proiektuaren ezaugarri teknikoak eta trenbide azpiegitura berriaren eraikuntzak “ekarriko dituen onurak ulertzen” lagunduko duen hainbat material egongo da.

Trenbide plataformaren “alternatibak” proposatzea da Lurranek-en helburua, “nekazaritzako ustiapenetan izango duen eragina ahalik eta “txikiena” izan dadin, azaldu dutnez. “Horrela, ukipena era pertsonalizatuan jakinarazi ondoren, Lurranek-ek zenbait aukera aurkezten dizkio jabeari, eta orientazioa eman prozesu osoan”.

Maiatzera arte, “era zuzen eta pertsonalizatuan” 400 jabe ingururi eskaini diote arreta, jakin eragin dutenez. (94 465 70 90 / durangaldea@lurranek.net).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!