Gose greban dago Oier Gonzalez Durangoko euskal presoa joan zen maiatzaren 19tik, eta dagoeneko 10 kilo galdu ditu. Berarekin gose greban dago Juan Carlos Subijana presoa ere.
Biak Muret Seysses-ko (Toulose) espetxean daude eta helburuokin ekin zioten grebari: espetxe horretan preso politikoak bakarturik ez egotea, bisita bikoitz gehiago izatea, hilean lau liburu eta bi CD sartzeko eskubidea izatea, senideek bisita eskatzeko txartela izatea, ziega aldaketa gehienez hiru hilero izatea eta eskutitz eta harpidetzen entrega normalizatzea. Zapatuan Toulusera martxan antolatu dute Durangotik eta asteon elkarretaratzeak deitu izan dituzte Andra Marian.