Oposizioko zinegotzi liberatuak, lehenengoz

Anboto 2008ko eka. 3a, 11:56

Durangon estrainekoz liberatutako zinegotziak izango ditu oposizioak. Joan zen uztailean udalbatzarrak hartutako erabakiari heldu dio PSE-EE eta PPk; alderdi bakoitzak urtean 53.000 euroko soldata gordina jasoko luken zinegotzi liberatu bana izateko aukera dute.

Kasu bietan partekatutakoa izango da soldata eta ardura. Izan ere, biek dedikazio partziala aukeratu dute. Idoia Agorria eta Fernando Castillo izango dira sozialisten kasuan liberazio partziala izango duten zinegotzi biak; PPren kasuan, Cristina Ibarrola eta Juan Jose Gaztañazatorre. Bakoitzak 1.400 euroko soldata garbia izango du hilean. Liberazio horrek maiatzaren 1etik aurrera daude indarrean.

Alkateordeak

Beste alde batetik, lehenengo alkateordearen liberazioa ere eman dute jakitera azken udalbatzarrean; MªJose Balierrek egun osoko liberazioa dauka dagoeneko, eta urtean 53.200 euroko soldata gordina jasoko du. Maiatzaren 16tik dago liberazio hori indarrean. Alkateordeen izendapena ere azken udalbatzarrean egin zuten; Balier da lehenengoa,bigarrena Ander Gorrotxategi, hirugarrena Natxo Martinez eta laugarrena Goiztidi Diaz.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!