Hainbat ekitaldi Aste Berdea dela-eta

Anboto 2008ko eka. 5a, 11:50

Ingurumenari buruzko jolasak izango dituzte Ezkurdi plazan gaztetxoek datorren astean. Aste Berdea dela-eta eratutako egitarauaren barruan izango dira jokook, ekainaren 9tik 13ra bitartean. Hala eman dute jakitera udal arduradunek.

Ingurumenari buruzko jolasak izango dituzte Ezkurdi plazan gaztetxoek datorren astean. Aste Berdea dela-eta eratutako egitarauaren barruan izango dira jokook, ekainaren 9tik 13ra bitartean. Hala eman dute jakitera udal arduradunek.

Ura, lurra, aldaketa klimatikoa edo hondakinak izango dira 17:00etatik 19:30era bitartean egingo dituzten jolason ardatz.

Igorreko zabortegira bisita gidatuak ere antolatu dituzte Tokiko Agenda 21en eskutik, herriko ikastetxeentzako. Atzo bertan egin zuten lehenengo bisita, eta ekainaren 16an ere izango da aukera. Bestalde, gaur bertan trafikoaren kutsadura atmosferikoaren neurketak egingo dituzte Zumalakarregi eta Landako Etorbidea kaleetan, Aste Berdearekin bat eginez; astelehenean ere egingo dituzte.

Aitatu dezagun ingurumenarekin lotuta hainbat jarduera garatzea aurreikusi duela Udalak. Udaletxeko lan taldeari eta politikoei zuzenduta, jasangarritasunarekin lotutako gaien inguruan sentsibilizazio eta formazio jarduerak antolatu gura dituzte, eta Jasangarritasun Batzordea sendotu.

Horrezaz gainera, herritargoari zabaldutako jarduerak eratuko dituzte.
Tokiko Agenda 21 zabaltzeko lau aldizkari kaleratzea aurreikusi dute, eta www.durangoetazu.com weba eguneratu. Herritarren parte-hartzerako foroak dinamizatzea eta eskola-umeekin mahai-inguruak sortzea ere gura dute, besteak beste. Oro har, 78.800 euroko aurrekontua zehaztu dute; Jaurlaritzatik 39.400 euro itxaroten dituzte.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!