Ia milioi erdi euroko aldarazpena onartu dute

Anboto 2008ko eka. 3a, 11:47

Alderdi sozialistak bultzatutako egitasmo bi batzen dituen kreditu aldarazpena onartu du udalbatzarrak. Denera, 469.428 euroko aldarazpenekin bat etorri dira EAJ, PSE-EE eta PP. Abstenitu egin dira Aralar eta EB-Berdeak eta kontra egin dute Oier Perez, Ritxar Alberdi, Zorione Arana eta Oihane Estibez zinegotziek.

Alderdi sozialistak bultzatutako egitasmo bi batzen dituen kreditu aldarazpena onartu du udalbatzarrak. Denera, 469.428 euroko aldarazpenekin bat etorri dira EAJ, PSE-EE eta PP. Abstenitu egin dira Aralar eta EB-Berdeak eta kontra egin dute Oier Perez, Ritxar Alberdi, Zorione Arana eta Oihane Estibez zinegotziek.

Hiltegiaren Batzorde Likidatzailea sortuko dela-eta aurretik gordetako 351.325 euroko atala batzen da, eta, PSE-EEk bultzatutako tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntzeko zerbitzua eta ludoteka publikoa abiatzeko dirua ere bai; hurrenez hurren, 35.000 eta 43.600 euro. Mugikortasun eta Aste Berdeari begira, Udalsarearen bitartez Jaurlaritzatik jasoko den laguntza ere jaso dute: 39.400 euro.

EB-Berdeek prozedimendua kritikatu dute, eta “aurrekontuari zuzenketak egindako guztioi zabaldutako mahaia sortzea” eskatu. Prozedura kritikatu du Aralarrek ere, aurrekontu eztabaida “sakona” behar dela azpimarratuz. Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako zerbitzua begi onez ikusten dute. Ludotekaren egitasmoari dagokionez, eta “beharrezkoa” ikusi arren, gazteri eta kultur arloan oro har dagoen egoera aztertu behar dela uste dute; Durango “azpiegitura basamortua” dela; lokal pribatua alokatu beharrak ere dudak sortu dizkie.

Sozialisten egitasmo bi

Sozialistek aurkeztutako proiektu bien garrantzia nabarmendu dute. Ekarpenak jasotzeko ludotekaren gaia dagokion batzordera eroango dutela azaldu dute, eta irail-urrian jarri gura luketela martxan.

Oier Perezek aldarazpenak beste alderdi baten egitasmo bi batzen dituela nabarmendu du, eta egitasmoekin ados egon arren,  “argitasuna” eskatu du prozedura guztietan “edo akordioetan”. Urtarriletik Udalak aurrekontua beharko lukeela nabarmendu du Perezek, “apartheid politikoa” salatuz: “Bigarren indarra horrela baztertzea oso salagarria da; beste alderdiekin berba egin den bitartean, guri inork ez digu deitu”.

EAJk dinonez, “ondo legoke denon artean negoziatzea, eta eskertzekoa da, izan da-eta kanpo utzi gaituen mahairik”. Sakabanatutako zerbitzuei “buelta eman” behar zaiela dio, Durango “azpiegitura basamortua” denik ukatuz.

Eskaerari erantzun guran proposatu ei du PSE-EEk “kultur eta jolasteko ludoteka” beharko luken zerbitzua: “jokoen bitartez umearen izaera garatzea izango luke helburu nagusi, eta funtzio pedagogiko eta soziala bete”. Aste barruan arratsaldez zabaltzea proposatu dute, eta zapatuan egun osoz. Zapatuan ludoteka familiarra egitea ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!