Kataluniako Granollers hiria hegazki italiarrek nobardatu zutela 70 urte betetzen dira, zapatuan, maiatzaren 31n. Urteurrena gogoratuz eratutako ekitaldian parte hartuko du Durangoko alkate Aitziber Irigorasek ere.
Granollers, Bakeari ateak irekita dituen hiria lelopean antolatu dituzte jardunaldiak, eta bonbardatuak izan ziren hirietako ordezkariak gonbidatu dituzte, tartean, Durango eta Gernikakoak ere bai. Honako hiriotako ordezkariak ere izango dira: Foligno (Italia), Ypres (BElgika), Reus (Tarragona), Monzón (Huesca), Lúcar (Almeria) eta Cabra (Kordoba).
Durangoko alkate Aitziber Irigorasek Granollers-ko hilerrian egingo den ekitaldian parte hartuko du. Lore-eskaintzak Durango bonbardatu zuteneko data eroango du idatzita: Durangon, 1937-03-31. Jarraian, parte hartuko du Granollersko bonbardaketaren 70. urteurrenean oroimen-ekitaldi nagusian. Bonbardaketa horretan 224 lagun hil ziren eta 700 izan ziren zaurituak.
Ekimen honekin, Durangok "oroimen historikoa berreskuratzeko Estatuko hainbat hiritan egiten ari diren ekitaldiekin" egingo du bat. Izan ere, "Durangok lau urte daroaz, gurean, 1937ko martxoaren 31n izandako bonbardaketa oroitzen".