Euskal Herriak askatasuna behar du! lelopean abiatuko da ekainaren 6an ‘Txirringaz’, Mañarian, 18:30ean. Durangaldea zeharkatuko duen bizikleta martxak “bizi dugun errealitate errepresiboa” salatuko gura du zazpigarren aldi honetan, “amnistiaren eta askatasunaren aldarria” zabalduz.

Zazpi urteotan, “espetxe politikak bere horretan” jarraitzen duela salatu du Durangaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: “Torturak berriz kolpatu gaitu, errepresioa eguneroko ogia da eta salbuespen egoera hau mantentzeko ehunka polizia eta militar ditugu kontrol, jarraipen eta espioitza politikoa egiten”. Horren aurrean haserrea agertu gura dute.
Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako epaiketa ere gogoratu dute: “Estatuen biolentzia eta errepresioa salatzea eta euskal preso zein errepresaliatu politikoekiko elkartasuna epaitu gura dute”.
Errepresioa ez dela bidea aldarrikatuz eta elkartasuna eskainiz urteotan eskualdeko ehunka eragile batu izan zaiela gogoratu dute, eta oraingoan be bat egitera deitu dituzte. Hilaren 6an, Mañarian irten eta Durango eta Iurretan izango da martxa; 7an, Zaldibar, Abadiño eta Atxondon; eta ekainaren 8an, Elorrion.