Arriskutsuak izan daitezken txakurren araudia bete behar dela ohartarazi dute

Anboto 2008ko mai. 27a, 12:29

Arriskutsuak izan daitezken txakurrak dituztenei dagokion udal lizentzia atera behar dutela jakin eragin die Udalak, eta kalera ateratzean betebeharrak dituztela ere bai. 2006an araudia hausteagatik hiru isun jarri zituzten eta iaz bi.

Aurten hiru jarri dituzte dagoeneko, bata arau-hauste “oso larriagatik”, 2.404,05 eta 15.025,3 euro arteko isuna izan daitekeena; isun hori  dago aurreikusita dagokion lizentzia ez daukanarentzat eta 300,52tik 2,404,04 artekoa gainerako arau-hausteentzat.

Administrazioaren baimena, erantzukizun zibileko asegurua (gutxieneko estaldura 120.000 eurokoa izango da) eta udal erregistroan inskribatuta egotea beharrezko direla gogoratu du Udalak. Txakurrek muturrekoa eroan behar dutela ere bai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!