Etxerat-en deialdietan parte hartzera deitu dute

Anboto 2008ko mai. 27a, 19:35

Etxeratek hileroko azken barikuetan deitutako elkarretaratzeetan parte hartzeko konpromisoa hartu dute hainbat kirolarik, deialdia ingurukoen artean zabaltzekoa ez eze. Halaxe jakin eragin dute ohar baten.

etxeratdurangokirolariak.jpgAldi berean, Durangoko kirolariak, “hileko azken barikuotan, eta oro har, euskal preso politikoen eskubide urratzeak salatzeko” deitutako mobilizazioetan, parte hartzera deitu dituzte. Diotenez, “senide eta lagun presoen egoerak atzera pauso itzelak egin ditu: espetxe politika geroago eta gogorragoa, geroago eta urrutirago eroaten dituzte eta euren eskubideak sistematikoki urratzen dira, besteak beste”. Egoerari buelta eman behar zaiola nabarmendu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!