Kultur etxe “duina” aldarrikatuz kanpaina hasi da Aralarrek. Durango 28.000 biztanle inguru dituen eskualde burua izanik orain, “taxuzko” kultur etxerik ez daukala nabarmenduz. Aitatu dute, Abadiñok kultur etxe bi dituela eta Zornotzak bat, —hurrenez hurren, 7.000 eta 17.000 biztanle—.

Aurrekontu proposamenari egindako zuzenketetan batu lez Merkatu Plazaren atzealdea eta saskibaloi jokalekua proposatu dute kokapen lez, “aukera asko dituen hirigunetik gertuko lekua” dela-eta. Egitasmoa eta erabilera zehazteko ideia lehiaketa bideratu eta aurten bertan lanak emateko, 600.000 euro bideratzea proposatu izan dute.
Kultur etxeari “lehentasunezkoa” deritzela berretsi dute. “Gainera, egoera okertu baino ez da egin Berritzegunea Pinondo Etxera lekualdatzeko lanak hasita. Urri samar bazen ere, hura zen-eta tankera horretako eraikin bati dagozkion zerbitzuak batzen zituen bakarra. Gabezia handia da, ordainduta ez bada ez dago erabiltzeko moduko areto edo gune handirik”.
EAJ eroandako “adreilu politikak” herritargoari onurarik ekarri ez diela dio Aralarrek: “Non dira ekipamenduentzat legez egin beharreko aldizkako lagapenak? Hirigintza politiketatik lortutako etekinak non inbertitu dira? kultur azpiegitura eta etxebizitza sozialetan ez”.
Posta zerbitzua berriztea
Posta zerbitzuaren eraikina zena berriztatzea ere eskatu dute, “elkarte denek ez dute-eta euren ekimenak bideratzeko azpiegitura duinik”, nabarmendu dute. Ados dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzua bertan egokitzea, eta proposatu dute elkarteei begirako lekua egokitzea pisu bitan.