Irudiz lagundutako informazio-panelak jarri dituzte AHTaren eraginak erakusteko

Anboto 2008ko mai. 21a, 10:00

Gelditour, AHT Gelditu! birak Durangon eta Zornotzan egin du geldiunea asteon. Astelehenean Durangon izan da Abiadura Handiko Trenak (AHT) izango duen eragina erakutsi guran.

Gelditour, AHT Gelditu! birak Durangon eta Zornotzan egin du geldiunea asteon. Astelehenean Durangon izan da Abiadura Handiko Trenak (AHT) izango duen eragina erakutsi guran.

GelditourDurango.jpgJarduerak ere hainbat izan dira. Goizean paroa deitu zuten irakaskuntzan, eta arratsaldean Elorriotik Durangorako bizikleta martxan parte hartu zuten hainbat herritarrek.  Martitzenean izan da Gelditourren kamioia Zornotzan.

AHTa gelditu eta herritarrei berba eman diezaioten exijitzea dauka helburu maiatzaren 4an Kortestik (Nafarroa) abiatu zen Gelditour birak. Maiatzaren 31n helduko da Donostiara.

Asteburuari begira


Ekimenarekin lotuta hainbat ekitaldi eratu dituzte asteburuari begira ere Durangoko AHT Gelditu Elkarlanekoek.
Barikuan, maiatzaren 23an, ipuin kontalaria eta graffiti tailerra izango dira 18:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren. Kilimanjaro, Alpino Tabiraren proiekzioa izango da 20:00etan, eta 21:00etan, berriz, bertso-trama-graffitia hasiko da. Kuntur taldearekin kontzertua izango da, 22:30ean.

Zapatuan, maiatzaren 24an, barriz, 11:00etan hasita, umeentzako jolasak eta tailerrak, oka erraldoia, rokodromoa eta kale animazioa izango dira, besteak beste. Erresistentzia tailerrak hasiko dituzte 11:30ean, eta 14:00etan bazkaltzeko elkartuko dira. Manifestazioak irtengo du zapatuan, Bilbon, Bihotz Sakratuaren plazatik 18:30ean eta bertara joateko hitzordua jarri dute Durangoko Landakoko tren geltokian.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!