Lekua hirukoiztuko du Kalebarriko liburutegiak

Anboto 2008ko mai. 21a, 15:32

Garai Jauregiak batutako lekua hirukoiztuko du Kalebarriko liburutegi berriak. Komentukaletik ere sarrera izango duen azpiegiturak 1.600 metro koadro batuko ditu behe-solairuan eta beste hirutan banatuta; gordailu-historikoa, 100.000 liburu batuko dituen Artxibo Historikoa eta biltegia hartuko dituen sotoa gehituta, 1.900 metro koadro.

Garai Jauregiak batutako lekua hirukoiztuko du Kalebarriko liburutegi berriak. Komentukaletik ere sarrera izango duen azpiegiturak 1.600 metro koadro batuko ditu behe-solairuan eta beste hirutan banatuta; gordailu-historikoa, 100.000 liburu batuko dituen Artxibo Historikoa eta biltegia hartuko dituen sotoa gehituta, 1.900 metro koadro.

Urrian amaitu gura dituzte lanak, hala ere, 2009ko maiatza edo ekainean aurreikusi dute zabaltzea. Halaxe azaldu du Igor Zorraquin udal arkitektoak.

Kalebarria_liburuteg.jpgUriko eskolak, liburutegia eta Udal Musika Bandaren entsegu leku izan den Kalebarriko XVIII. mendeko eraikin zaharberritua eta alboan altxatutako eraikin berria —Guardia Zibilaren kuartela izandakoa botata geratutako orubean— batuko ditu liburutegi berriak, kale biok lotuko dituen espazio publikoa be sortuz. Irakurketarako espazioa izango da Kalebarriko eraikina.
Behe-solairuan egunkari eta aldizkariak irakurri zein musika entzun ahal izango da. 

Kristalezko pasabide batekin lotuko da hori Komentukaleko eraikinarekin; eta kristalezkoa izango da Kalebarriarako erakin horren fatxada ere. Sotoan Artxibo Historikoa batuko du horrek, ikerketarako gelak ez eze –hezetasuna eta tenperatura neurtuko dituzte–, eta behe-solairuan harrera eta umeentzako gunea. Irakurtzeko espazioa batuko du 1. pisuak (Kalebarriko eraikinarekin lotutakoa) eta 2.ak ikus-entzunezko gela eta taldean lan egitekoa, esaterako. Tailerrak, erakusketak, ikasteko gunea… egokitzeko izango da 3.a, hiru horma mugikor erabiliz.

Zorraquinen dioenez, une berean 300 lagun batzeko lekua edukiko  du liburutegiak: “Izan daiteke, egunean 1.000 lagun pasatzea uneren baten”. 

ERITZIAK


andergaratagoitia.jpgAnder Garitagoitia • 17 urte / ikaslea
Orain apur bat aldenduta dago eta zentrorago kokatuta jende gehiago joango dela uste dut. Erraztasun handiagoa emango du eta erabilgarriagoa izango da. Baina, ni gustura nago, zerbitzu ona da eta langileak be atseginak.  Zerbait aldatzekotan, ordutegia zabalduko nuke; batez ere, azterketa sasoian.


anderolalde.jpg


Ander Olalde • 18 urte / ikaslea
Herrigunean egoteaz batera, jendeak erraztasun handiagoa izango du gerturatzeko. Baina gura duenak liburutegia hemen dauka, eta uste dut leku onean dagoela. Zerbitzua ere ona da. Faltan botatzen dudana ordutegi zabalagoa da,  azterketa sasoian  gauez ikasteko aukera, 01:00ak arte behintzat.




iraitz_udabe.jpgIr
aitz Udabe • 17 urte / ikaslea
Ondo dago dagoen lekuan, eraikina oso zaharkituta dagoen arren. Baina, Kalebarrian kokatzeak liburutegiari berari bizitasun handiagoa emango dio, dagoen lekua herritik apur bat aldenduta dago-eta. Gainera, ondo legoke betiko liburuetaz aparte DVD eta KDak lakoak hartzeko aukera eskaintzea.






iruneinunciaga.jpgIrune Inunciaga • 22 urte / ikaslea

Egia esan, aldaketa behar du berria zelakoa izango den jakin ez arren. Dagoena apur bat txiki geratu da. Azterketa egunetan ordutegi zabalagoa ere ez legoke txarto, batez ere, asteburuetan. Bestela, ona da ikasleei eskainitako zerbitzua; orain, ordenagailuekin ikasleek behar duten guztia eskuratu dezakete.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!