Langilearen
familiari eta lankideei elkartasuna azaldu die LABek istripua izan zen
egun berean helarazitako ohar baten azaldu duten moduan. Salatu
dutenez, “istripu hau, gertatutako beste guztiak lez erraz ekidin
zitekeen, baina, beste behin ere errepikatu egin da istorioa.
Prekarietatea eta lanarekiko kontrol falta dagoen eraikitze obra bat,
lan erritmo jasanezina…”. Horiek guztiek segurtasuna eta lan osasuna “bigarren, hirugarren edo laugarren maila baten” gelditzea eragiten du LABek salatu duenez. “Kasu honetan, euskarriak zuzen jarrita egoteak eta dagokion egiaztatzeak langilearen bizitza salbatu zezakeen”. Hala ere sindikatuaren berbetan “patronalak ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta gehien produzitzea” gura du. “Hori bakarrik inporta zaie, horrek urtero bidean ehunka langile gelditzea ekartzen badu ere”. Euskal Herrian 39 behargin hil dira lan istripuan, 2008an, LABek zenbatutakoaren arabera.
CCOOk, bestalde, gogorarazi du obra horri eskatu izan zitzaiola orain hile batzuk “fatxaden babes kolektiboan gabeziak zuzentzea”. Bizkaian obrak bisitatuz diharduen inspekzio taldeak — Bizkaiko eraikitze arloko itunean batzen den figura CCOOk eskatuta— obra hori aztertu zuela azaldu dute, ohar baten eta “fatxadetan babes kolektiboak hobetzeko beharra” gomendatu zuten, “eskegita zeuden eran langileentzat suposatzen zuen arriskuagatik”. Nabarmendu dute eraikitzearen sektorea dela ezbehar-zenbakietan “zigortuena”.
CCOOk
zenbatu duenez Euskal Autonomi Erkidegoan hildakoak izan diren 19 lan
istripu izan dira, eta barikuan hildako hori sektore horretan hildako
laugarrena da. Lan istripuen kausen horrenbesteko altuena erorikoek
batzen dute, beraz, sindikatuaren berbetan, “langileek egunero bizia
arriskuan jarri ez dezaten bitartekoak jartzea lehentasuna izan beharko
litzake enpresarientzat”. Era berean, uste dute legedia betetzen ez
dutenak zigortzea dela Administrazioaren betebeharra.UGTk ere salatu dau istripua
UGT sindikatuak ere salatu du azken lan istripu hori eta sindikatuen arteko, eta Eusko Jaurlaritzarekin ere bai, akordio “beharra” nabarmendu du lan ezbeharren zergatiei heltzeko, ohar baten bitartez. 2008an EAEn, aurten, 30 behargin hil dira UGTren arabera, eta Bizkaian 13. Lan istripuei dagokionez, eraikitzeena “arazo gehien” dituen sektorea izaten jarraitzen duela nabarmendu dute eta aitatutako akordioa lotzeko beharra, “eraginkorragoak izateko eta istripuen kopurua jaisten ahalegintzeko”.