Dendak-eko ostalarien batzordea berriztatu dute

Anboto 2008ko mai. 12a, 10:28
Durango eta Iurretako merkatarien Dendak elkarteko ostalarien batzorde berria izendatu zuten, joan den astean. Iñigo Karreta izango da batzordeko lehendakari, eta lehendakari-orde, berriz, Humberto Arkarazo. Halaxe eman dute jakitera Dendak elkarteko arduradunek. Gainerako karguak ere izendatu zituzten.

Horrela, idazkari izango da Dita Eckhardt, eta diruzaina, bestalde, Jeronimo Dominguez. Batzorde berriaren bokalen berri ere eman dute merkatari eta ostalari elkarteko arduradunek; Simon Bereciartua, Enrique Bueno eta Javier Barrutia dira aurrerantzean kargu hori izango dutenak.
Beste alde batetik, prezioen zerrenda berria ere onartu du ostalarien batzordeak. Uztailaren 1etik aurrera izango dira horiek indarrean, jakin eragin dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!