‘Durango Ardoa Saltsan’ azokak ehunka ardozale batu zituen Landako Gunean

Anboto 2008ko mai. 15a, 16:17

Ardaozaleek Landako Gunea izan zuten topagune joan zen asteburuan. Izan ere, ‘Durango Ardoa Saltsan’ azoka hartu zuen erakustazokak 35 upeltegitako 90 ardao baino gehiagorekin; 25 jatorri izendapenetakoak. Antolatzaileen berbetan, 800 bat bisitari batu ziren eta ardaoa ez eze, olioa (Kordobakoa) eta kafea dastatu zituzten. Baita delikatessen produktuak ere.

ArdoaSaltsan.jpgArdaozaleek Landako Gunea izan zuten topagune joan zen asteburuan. Izan ere, ‘Durango Ardoa Saltsan’ azoka hartu zuen erakustazokak 35 upeltegitako 90 ardao baino gehiagorekin; 25 jatorri izendapenetakoak. Antolatzaileen berbetan, 800 bat bisitari batu ziren eta ardaoa ez eze, olioa (Kordobakoa) eta kafea dastatu zituzten. Baita delikatessen produktuak ere.

Errioxako ardaoak izan du pisu handiena eta horixe izan zen salduena; 1.200 produktu. Ondoren, Bizkaiko Txakolina, Campo de Borja, Riax Baixas, Cariñena, Moscato D’asti, Dueroko Erriberakoa, Granada iparraldeko ardaoa eta Gaztela eta Leongoa. Delikatessen produktuen sorta be zotz egin zuten bisitarien artean, Federico Tejada Ducarrek lortu zuena. Emaitzekin “oso pozik” dagoz antolatzaileak.
ardaoaSaltsan2.jpg
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!