A-8aren bidesariak eragindako “diskrimizazioa” eztabaidagai

Anboto 2008ko mai. 5a, 12:06

Usansolo eta Ermua artean A-8 autobidearen bidesaria kentzeko PPren mozioak ez du aurrera egin. EAE udal taldearen, Aralarren eta EB-Berdeen babesa izan arren, PSE-EEk eta EAJk kontra egin zuten, eta jardungo alkate Aitziber Irigorasen kalitatezko botoak berdinketa apurtu zuen.

PSE-EEk lez mozio alternatiboa aurkeztu zuen Aralarrek, A-8aren ordainsarien politika “berrikusi” eta “elkartasunean” eta “ingurumenean”oinarritutako araudia eskatuz. Tartean, Erletxe eta Basauri artean bidesaria kentzea eskatu zuen, “Txoriherritik Bilbora doazenentzat lez Durangalde edo Ermuan bizi zein hara doazenentzat doan izateko”.

PSE-EEk, berriz, erabileraren araberako beherapenak proposatu zituen. “Errealista litzake eta errepide arina izaten segituko luke”.

PPk Durangaldearekiko “diskriminazio larria” nabarmendu zuen. A-8aren bidesaria kentzearen alde dagoela berretsi zuen: “Ordainduta dago bide hori, eta mantenuari gutxiago ordainduta ere egin ahal zaio aurre”. EB-Berdeek ere “diskriminazioa” salatu zuten eta “dirua beste azpiegitura batzuk ordaintzera bideratzea”. A-8a ordainduta dagoela nabarmendu zuen EAEk ere, eta administrazioen “inplikazioa” eskatu garraio publikoa bultzatzeko. EAJk gaia BBNNetan eztabaidatu beharrekoa dela berretsi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!