Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eskutik kontsumo txikiko bonbila lotea hartzeko aukera izan zuten, astelehenean, durangarrek.
Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eskutik kontsumo txikiko bonbila lotea hartzeko aukera izan zuten, astelehenean, durangarrek.
Udalarekin batera, energia-eraginkortasunari buruzko programetan eta energia berriztagarrien sustapenerako adostutako itunaren bitartez 600 bonbila lote izan zituzten banatzeko. Eskola Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeetako (San Antonio-Santa Rita, Fray Juan de Zumarraga, Nevers, Kurutziaga eta Ibaizabal) ikasleen artean adostutako ekimena izan da.