Haur masaje ikastaroa eratu dute

Anboto 2008ko mai. 6a, 10:01
Gurasoei zuzendutako haur masaje ikastaroa antolatu duet Ibaizabal ikastolan. Maiatzaren 15ean hasiko da eta ekainaren 12ra bitartean, eguenero, izango da saioa.
Gurasoei zuzendutako haur masaje ikastaroa antolatu duet Ibaizabal ikastolan. Maiatzaren 15ean hasiko da eta ekainaren 12ra bitartean, eguenero, izango da saioa.

Hilabete bat eta 12 hilabete arteko umeei eta gurasoei zuzendutako bost saio izango dira, guztira; 90 minutukoa bakoitza. Ikastaroa ordaindutako izango da, antolatzaileek azaldu duten moduan.

Ikastarorako lekua mugatua da, jakitera eman dutenez, eta informazio gehiago lortzeko honako telefonora deitu daiteke: 94 621 58 7. Horrezaz gainera, ibaizabal@ikasibai.net helbidea ere erabili daiteke. Geroago eta gehiago dira gurasoei begira antolatutako era honetako ikastaroak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!