Ekobarometroa lantzen hasi dira

Anboto 2008ko mai. 7a, 19:01
Besteak beste, ingurumen eta iraunkortasunaren aldeko Udalsarea 21-i buruzko herritarren eritziak jasotzeko tresna izango den Ekobarometroa lantzen hasi da Udala.
Besteak beste, ingurumen eta iraunkortasunaren aldeko Udalsarea 21-i buruzko herritarren eritziak jasotzeko tresna izango den Ekobarometroa lantzen hasi da Udala.

EAEko 2008ko Ekobarometro Sozialaren barruan —euskal herritar denen artean Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailak landutakoa— batzen da.

Ekobarometro Soziala osatzeko iritziak aztertzen aritu den enpresak egingo ditu galderak, ikerketa osatzeko. Emaitzak udalerri bakoitzeko herritarrek ingurumenari buruz duten iritzia zabaltzeko ez eze, tokiko ingurumenaren egoera ezagutzeko ere erabiliko dira. Urtero jasoko dira Tokiko Agenda 21eko iraunkortasunari buruzko txostenean. Datak era anonimoan jasoko dira eta inkestatzaileak behar den lez identifikatuta egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!