Bertako 679 behiburu hil dituzte Erralden apirilean

Anboto 2008ko mai. 6a, 10:52

Hilabetez hilabete igotzen joan da hiltze-kopurua Erralde hiltegian; apirilean, hileko hiltze-kopuruaren errekorra bete da: 679 behiburu hil dituzte, Erraldeko arduradunek azaldu dutenez.

Hilabetez hilabete igotzen joan da hiltze-kopurua Erralde hiltegian; apirilean, hileko hiltze-kopuruaren errekorra bete da: 679 behiburu hil dituzte, Erraldeko arduradunek azaldu dutenez.

Era berean, sukaldaritzan Berrizko Txuletoiaren edo bertako txuletoiaren kontsumoa berriro bultzatu guran —batez ere, Durangaldeko jatetxeekin, baina euskal hiriburuetakoekin ere bai—, egiten diharduten “lan komuna” ere  nabarmendu dute. “Benetako Berrizko Txuletoia  eskainiz azken hileotan egindako probek ondorio oso positiboak izan dituzte”. Berrizko Txuletoia “beti aintzatetsi izan da”, batez ere, “abeltzainen produkzio sistemagatik”. 

Erraldekoen berbetan, “labore naturaletan oinarritutakoa, baina jaki  nagusi lez belar eta saralea erabiliz”. Horretara bueltatu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!