Uribarriko Andra Maria bete-bete egin zen Juan Jose Ziarrusta alkatea agurtzeko

Anboto 2008ko api. 28a, 15:10
Juan Jose Ziarrusta alkateari azken agurra eman guran ehunka herritar hurreratu zen, barikuan, Uribarriko Andra Maria basilikan izandako hileta elizkizunera. Politika, kultura eta kirol munduko hainbat jende ezagun ere bertaratu zen.
Juan Jose Ziarrusta alkateari azken agurra eman guran ehunka herritar hurreratu zen, barikuan, Uribarriko Andra Maria basilikan izandako hileta elizkizunera. Politika, kultura eta kirol munduko hainbat jende ezagun ere bertaratu zen.

Ziarrustahil_kapera.jpgAurretik, hil-kapera jarri zuten udaletxean. Eguerdiko lehen orduetatik, lagunak, senideak, herritarrak, hainbat alderdi politikotako ordezkariak eta uriko elkarteetako ordezkariak bertaratu ziren. Bihotzeko gaitz baten ondorioz hil zen 2003tik Durangoko alkate izan dena, 61 urte zituela. “Larri baina egonkor” egon ondoren, bihotzean kirurgi operazioa egiten zihardutela hil zen. Hiru eguneko dolua ezarri zuten, Udaleko Bozeroale Batzordearen erabakiz.

Ziarrustaren alabek eta udal alderdikideek, EAJaren Uri Buru Batzarreko lehendakari eta Durangoko alkate ohi Pilar Ardanzaren babesa izan zuten. Bizkai Buru Batzarreko Andoni Ortuzar eta Jose Luis BilbaoZiarrusta_hiletak.jpg Bizkaiko Aldun Nagusia be izan ziren Durangon, familiari elkartasuna adierazi guran, Eusebio Larrazabal eta Patxi Sierra-Sesumaga ordezkari jeltzaleak ez eze. Durangoko EB-Berdeak, Aralar, PP, EAE-ANV eta PSE-EEko ordezkariak ere izan ziren. EAJren domina jarri zuen hilkutxaren gainean alderdiko lehendakari Iñigo Urkulluk. Juan Jose Ziarrusta pertsona “guztiz konprometitua” zela nabarmendu zuen Euskadi Buru Batzarreko buruak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!