Saharako kanpamenduetako bizimodua argazkietan

Anboto 2008ko mai. 1a, 14:59
Saharako kanpamenduetako bizimodua eta emakumeei zuzendutako formazio eskola islatzen duen argazki erakusketa ipini du UGT-Euskadik Durangon daukan egoitzan.
Saharako kanpamenduetako bizimodua eta emakumeei zuzendutako formazio eskola islatzen duen argazki erakusketa ipini du UGT-Euskadik Durangon daukan egoitzan.

Maiatza amaitu arte egongo da Montebideo Etorbideko 30ean, eta ondoren beste egoitza batzuetan ere erakutsiko dute. 2007an garatu zuten formazio egitasmoa, Smaran. “Berdintasun formazioa jaso dute, baita hizkuntza arabiarra, gaztelera eta lan-eskubideen gainekoa ere”. Aurten beste leku baten garatuko dute antzeko egitasmoa.

UGT-sariorekin anaituta orain urte bi sortu zuten egitasmoa. Kanpamenduetako emakumeei zuzendutako nazioarteko kooperazioa ahalbidetu zuen horrek, azaldu dutenez
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!