Batetik, 11 urtetik beherako gaztetxoentzako bizikleta martxa eratu dute. Alluitz, Zabalarra, Lebeiti baserria, Santa Apolonia eta Aramotzetik egin dute horiek ibilbidea. Orozketa, Landaederra, Neberondo, Bitaño eta San Roke inguruan egin dute ibilbidea 12 urtetik gorakoek. Kriskitin dantza taldeak ere eskaini du ikuskizuna. Arratsalderako jolasak eta tailerrak eratu dituzte ume eta gazteentzako; 16:30ean izango da hori. Ondoren, 17:00etan, tute txapelketak jokatu dute; txantxiku txapelketa, berriz, 19.00etan. Iluntze aldera, berriz, txorizo pintxoak banatuko dituzte antolatzaileek hurreratu ziren guztien artean. Hori 20:00etan izango da. Aldi berean, jai giroa berotuko du Duo Plaentzik