Indarrez eragotzi zuten HBren 30. urtemuga ekitaldia

Anboto 2008ko api. 30a, 10:22

HBren 30. urtemugako ekitaldia Ertzaintzak indarrez eragotzi ondore sortutako istiluen ondorioz Durangon atxilotutako 13 pertsonetatik lau asteon igaro dira epailearen aurretik.

HBren 30. urtemugako ekitaldia Ertzaintzak indarrez eragotzi ondore sortutako istiluen ondorioz Durangon atxilotutako 13 pertsonetatik lau asteon igaro dira epailearen aurretik.

HB_istiluak_Durango.jpgLibre jarraitzen dute, baina euren kontrako bide judizialak aurrera egingo du. Hala jakin eragin du Askatasunak. Hiruk Durangoko epaitegian deklaratu dute; laugarrenak baina, adingabekoa izanik, Bilbon deklaratu du. Bilboko Epaitegiko fiskalak 16 urteko gaztearen aurka irekitako atestatua Espainiako Auzitegi Nazionalera igortzeko asmoa agertu du, adierazi dutenez. Egotzitako delitua ukatu du gazteak; “desordena publikoa” egotzi die. “Agintariei desobeditzea” leporatu die beste hiru herritarrei.

Atxilotutako gainerako bederatzi herritarrei ere “desordena publikoa” egotzi die, eta egunotan dira igarotzekoak epailearen aurretik, Askatasunak azaldu duenez. Zapatuan, 2.000 lagun inguru batu ziren Durangon, Herrizaingo Sailak ekitaldia galarazi bazuen ere. Landako erakustazokan beharrean, Santa Anan egin zuten ekitaldia. Ezker abertzaleko jarraitzaileen eta Ertzaintzaren arteko istilu larria izan ziren. Gutxienez, adineko lau emakume zauritu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!