Hiru eguneko dolua

Anboto 2008ko api. 25a, 11:34
Durangoko Udaleko Bozeramale Batzordeak Juan Jose Ziarrusta alkatearen heriotzagatik hiru eguneko dolua ezartzea erbaki dau. Horrez gain, zerbitzu minimoak mantenduko dira 16:30etik 19:30era bitartean.

Udal instalazioetan ematen diren klaseak bertan behera uztea erabaki du Batzordeak, hala ere, kiroldegia eta udal liburutegia zabalik mantenduko dira. Dena den, 16:30etik 19:30era zerbitzu minimoak izango direla jakitera eman dute udaletxetik komunikatu baten bitartez.

Bestealde, udaletxea itxita egongo da egun osoan zehar, baina Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (SAC), Udaltzaingoak, San Agustin Kultur Guneak eta Pinondo Etxeak bere jardunarekin normal jarraituko dute.

Hiru eguneko dolua ezarri da Durangon, hau da., gaur hasi eta datorren domekara bitartean. Hil-kapera arratsaldeko 16:00ak arte Durangoko udaletxean zabalik izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!