Alkatearen heriotzagatik "atsekabe handia" agertu du Uri Buru Batzarrak

Anboto 2008ko api. 25a, 10:45
Juan Jose Ziarrusta alkatea "langile nekaezina" eta "bokaziozko politikoa" zela gogoratu du EAJko Durangoko Uri Buru Batzarrak "une latz" honeetan. "Herrikideei emandakoa" zela gogoratu dute ohar baten bitartez, "eta azkenera arte konprometitua sendiarekin eta Durango herri berritzaile, banguardista eta parte hartzailea bihurtzeko bere proiektuekin". Ziarrustak jasandako gaixotasun larrak izandako "amaiera tristearen" aurrean"atsekabe handia" agertu du Uri Buru Batzarrak.

Uri Buru Batzarrak gogoratu duen bezala, "Euskadirekiko maitasunak, eta bere izaera aktibo eta ekintzaileak" EAJan "sutsuki" lan egitera eroan zuen, bai barruko karguetan bat erantzukizun publikoak gain hartuz. Bizkaiko Foru Aldundian eta Durangoko Udalean "hutsik gabeko ibilbidea" utzi duela nabarmendu dute oharrean. Aldundiko Kirolak eta Gazteria Saila zuzendu zuen 14 urtean eta Durangon alkate izan da 2003tik. "Zintzotasuna, ondo egitea, ideia argiak eta nekaezintasuna" izan dira alkatearen "identitate-ezaugarriak beti", nabarmendu dutenez, eta "herriari, bere ideiei eta, oro har guztioi, izandako dedikazioagatik oso eskertuta" agertu dira.

Alkatearen familiari elkartasun oso agertu dio Uri Buru Batzarrak. "Bere oroitzapena bizirik mantenduko dugu eta bizitza itzi duen egitasmo horiek egia bihurtzeko borrokan jarraituko dugu. Oso goian jarri du muga".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!