Juan Jose Ziarrusta, Durangoko alkatea, hil egin da

Anboto 2008ko api. 25a, 10:30
Juan Jose Ziarrusta, Durangoko alkatea, hil zen atzo eguena, Gurutzetako erietxean. Gaur, barikua, goizeko 10:00etan zabaldu dute Durangoko udaletxean Juan Jose Ziarrustaren hil-kapera. Udaletxea arratsaldeko 16:00ak arte zabalik izango da. Hileta elizkizuna, barriz, arratsaldeko 17:00etan egingo dute Andra Mari Uribarriko basilikan.
Juan Jose Ziarrusta, Durangoko alkatea, hil zen atzo eguena, Gurutzetako erietxean.
Gaur, barikua, goizeko 10:00etan zabaldu dute Durangoko udaletxean Juan Jose Ziarrustaren hil-kapera. Udaletxea arratsaldeko 16:00ak arte zabalik izango da. Hileta elizkizuna, barriz, arratsaldeko 17:00etan egingo dute Andra Mari Uribarriko basilikan.


Bihotzeko infekzio baten eraginez ospitalizatu zuten Galdakaoko erietetxean joan zen apirilaren 10ean eta segituan Gurutzetara eroan zuten. Bihotzeko barrunbeen barrukaldea estaltzen duen menbrana edo bihotzeko balbuletan infekzioa diagnostikatu zioten, antza, bakterio baten eraginez.

Durangoko alkatea 61 urte zituela hil da Gurutzetako erietxean. "Bakterio bidezko endokarditis konplikatu" baten eraginez ospitaleratu zuten joan zen apirilaren 10ean eta ordundik "egoera larrian" egon da. Orain dela ordu eta erdi eskas eman da jakitera berria. Zinegotziak udalbatzarrean zeudela. Berria ezagututa, bertan behera utzi dute ohiko osoko bilkura. Alderdiko kideak eta gainerako zinegotziak hunkituta eta harrituta hartu dute berria. Gobernu Taldeari eta alkatearen familiari alkartasun osoa eskaini die udal talde guztiek, baita laguntza ere.



Ziarrusta "larri", baina, "egonkor" mantendu izan da egunotan, hala ere, ezin izan dio gaitzari aurre egin. 2003ko udal hauteskundeetan aukeratu zuten alkate — hala ere, aurretik 1983tik 1987ra Kultura eta Kiroletako zinegotzi ere izan zen Durangon— . Aurretik, 14 urtean —1985etik 1999ra— Bizkaiko Aldundiko Kirolak eta Gazteria Saileko zuzendari izan zen. Eusko Jaurlaritzaren Kirolari Sustapen eta Dedikazioa saria ere jaso zuen 1999an.

Aitatu dezagun Azpiegitura foru elkarteko presidente ere izan zela udal arduradun jeltzalea. Prozesu kimikoetan ingeniari teknikoa zen eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Alkateak 61 urte zituen, alarguna zen eta hiru alaba zeuzkan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!